Repsolek milioi bat bezero baino gehiago lortu ditu elektrizitate eta gas arloan

Repsolek milioi bat bezero baino gehiago lortu ditu denbora errekorrean Espainiako elektrizitate eta gas arloan, konpainiaren energia anitzeko eskaintza erakargarriari eta abangoardiako soluzio digitalei esker. Hamahiru hilabete baino zertxobait gehiago igaro direla, Repsol Elektrizitatea eta Gasak 250.000 bezero berri lortu ditu, Viesgoren aktiboak erostean 2018ko azaroaren 2an bereganatu zituen 750.000 bezeroei % 33ko hazkundea gehituz.

Hazkunde horren erdia Bizkaia, Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla, Malaga, Murtzia, A Coruña, Alacant eta Tarragonako bezero berriek eragin dute. Madril eta Bartzelona dira denbora honetan bezero berri gehien erakarri dituzten: 50.000 eta 22.000, hurrenez hurren.

Repsolek 2.500 milioi euroko inbertsioa aurreikusi du emisio baxuen arloko negozioan 2020rako estrategiaren barruan, 2025erako Espainian elektrizitate eta gaseko txikizkako 2,5 milioi bezero bildu eta % 5etik gorako merkatu-kuota lortzeko asmoz.

Halaber, urtebete baino zertxobait gehiago igaro dela, Repsol eragile garrantzitsua bihurtu da Espainian karbono gutxiko elektrizitatearen sorkuntzan, 2.952 MWeko guztizko gaitasun instalatua eta 2.600 MW gehigarri dituen proiektu-zorroa tarteko.