Santanderreko Albericia BHIko ikasleak, Petronorren

Santanderreko Albericia BHIko ikasleak, Muñatonesen.
Santanderreko Albericia BHIko ikasle zein irakasleek Petronor bisitatu dute gaur, bere historia eta instalazioak gertutik ezagutzeko helburuz.

Ángel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak Muñatones Jauregiko atarian egin die harrera, findegiari, haren ekoizpen-prozesuari eta ikuspegiari buruzko hitzaldi laburra emateko.

Ondoren, instalazioetan zehar zirkuitua egin dute, 1\2 Kontrol Gela bisitatu dute eta Lucero lurmuturreko Itsas Terminalera hurbildu dira, non petrolioa deskargatzeko prozesuaren berri ere eman zaie.