Petronor hornitegiak eskaintzen dituen aukera guztien artean, nabarmentzekoak dira urriaren 7an abiarazitako ibilgailu elektrikoentzako birkarga-gune berriak, Europa osoko potentzia handienekoak, eta elikagai osasungarrietan eta kalitateko zerbitzuetan espezializatutako Repsol On deritzon denda-kontzeptu berria ere atxikia du. Horrekin batera, AutoGas horniketa egiteko aukera ematen du, munduan gehien erabiltzen den erregai alternatiboaz hornitzeko. Ugaldebietakoa auto eta kamioientzako aparkalekua duen hornitegi irisgarria da, butano eta propano ontziak erosteko, dutxatzeko nahiz dieselaren ingurumen-bereziagarriak hobetzen dituen AdBlue produktua erosteko aukera ere ematen duena.
Bezeroek Madrilgo Alberto Aguilera hornitegian abiarazitako lehen proba pilotuari egin zioten harrera onaren ondoren, Ugaldebietan hasi da Repsol Way&Go sistemaren hedapena. Sistema honi esker, bezeroek produktuen barra-kodea eskaneatu eta zuzen-zuzenean ordain ditzakete kutxatik igaro gabe, Waylet aplikazio mugikorraren bitartez. Erosteko metodo berri honen laguntzaz, Repsol merkataritzaren arloko teknologia digital berrien abangoardian kokatu da.
Sistema aitzindaria da Espainiako txikizkako merkataritzan eta bezeroaren esperientzia hobetzea du helburu, erabiltzaileei mugikorrean denbora errealeko deskontuak eta sustapenak eskaintzeaz gain. Repsol Way&Go sistemaren hedapena Repsol une oro murgilduta dagoen eraldaketa eta moldaketa prozesuaren barruan gauzatu da, bezeroen mugikortasunean eta kontsumoan sortuz doazen behar aldakorrei erantzunez. Horrexen isla dira konpainiaren hornitegi berriak, askotariko energia-horniketak egin eta paketak jasotzeko, erosketak egiteko zein kafea hartzeko gune desberdinak uztartzen dituztenak.
Waylet
Way&Go sisteman erabiltzen den Waylet aplikazioari esker, mugikorrarekin ordain daiteke 2017az geroztik Repsolen hornitegietan zein atxikitako dendetan, modu azkar eta erosoan. Eskaintzak eta abantaila esklusiboak ditu; adibidez, Waylet sistemari atxikitako saltokien sare osoan erabiltzeko moduko saldoa metatzea. Way&Go sistemaren ezarpenak berrikuntza teknologikoan aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen du. Bezeroak eskudirurik edo txartelik eraman gabe ordain dezake, erosketa bere kabuz eta kutxatik igaro beharrik gabe egiteaz gain.
Wayletek 1,5 milioi erabiltzaile inguru erregistratuak ditu, baita atxikitako 4.500 denda ere –Repsolen ia 3.500 hornitegiez gain−, eta ekainaren erdialdeaz geroztik El Corte Inglés saltokietan ordaintzeko ere erabil daiteke, erabiltzaileentzako deskontu eta sustapen esklusiboak tarteko. Repsol eta El Corte Inglés Espainiako hurbiltasunezko eta komenientziazko denda-sarerik zabalena sortzen ari dira energia-konpainiaren hornitegietan, ‘Supercor Stop&Go’ markapean. Egun, sareak 320 denda baino gehiago ditu eta 2019aren amaieran 350 saltoki baino gehiago biltzea espero da.
Zerbitzu berri honen bitartez, Ugaldebietako hornitegia berrikuntzaren erreferentziazko gune bihurtu da iberiar penintsulako errepide-sarean, Estatuan joan-etorri gehien dituen tankera honetako instalazioa delarik. Oraindik, ohiko ordainketa modua (kutxa) da erabiliena, baina Repsol Way&Go zerbitzu gehigarri, berritzaile eta arintzat jotzen dute erabiltzaileek. Repsolek bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena ematearen aldeko apustuari eutsi dio, gero eta digitalagoak diren bezero-profilen eskakizunei arreta berezia emanez. Konpainiak lanean jarraituko du esperientzia pilotu hau pixkanaka-pixkanaka beste hornitegi batzuetara hedatzeko.