Eguzkiñe Aspiazu eta Diego Pascual, Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketaren irabazleak

Saioa Elaso, Eguzkiñe Aspiazu eta Ángela Tejedor, Txapelketaren lehenengo hiru sailkatuak.
Eguzkiñe Aspiazu eta Diego Pascual Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketaren irabazle bilakatu ziren atzo, Muskizen. Froga herriko Eskolen Arteko Krossaren XXXIX. edizioarekin eta Iñaki Lambarri Goñiren 7. Oroimenarekin batera antolatu zen, 1400 korrikalari inguru Donibane zelaian bilduz. Ekintza honek Petronorren babesa izan zuen.

Bizkaiko Beteranoen Kross Txapelketa Muskizen antolatu zen atzo; bertan gizonek 5.700 metroko ibilbidea egin zuten eta neskek 4.600m-koa. Sailkapen orokorrean, emakumezkoen mailan, Eguzkiñe Aspiazu izan zen garailea, Saioa Elaso eta Ángela Tejedorren aurretik. Gizonezkoen kasuan lehen postua Diego Pascualentzat izan zen, bigarrena Igor Garciarentzat eta hirugarrena Fernando Martinentzat.

Donibane Plazan ere Muskizko Eskolen Arteko Krossaren XXXIX. edizioa izan zen, zeinean adin guztietako korrikalariak hartu zuten parte, aurre benjaminak, benjaminak, alebinak, haurrak eta kadeteak.