GNE Financek finantzaketa merkea eta laguntza tekniko pertsonalizatua eskaintzen ditu, energia-eraginkortasunaren, energia berriztagarrien zein etxeetako uraren kontserbazioaren bitartez iraunkortasuna hobetze xede duten etxebitzen eta eraikinen eraberritze-lanetarako.
Ohiko jardunean, enpresak enplegua sustatuko du bazterketa-arriskuan dauden kolektiboetan, eta finantzaketak babesa emango die kalte-arriskuan dauden diru-sarrera mugatuetako pertsonei.
GNEn egindako inbertsioak bultzada eman dio Repsol Fundazioak Espainian eta Portugalen gizarte-enpresen sare bat garatzearen alde abiarazi duen estrategiari. Horretarako, trantsizio energetikora eta kalte-arriskuan dauden kolektiboen inklusiora zuzenduta dagoen Repsol Impacto Social izeneko 50 milioi euroko inbertsio funtsaz baliatzen da.
2020an, GNE Financek zenbait proiektu gauzatuko ditu Euskadin, Katalunian eta Madrilen, eta 2021etik aurrera, beste eskualde eta herrialde batzuetara zabalduko da, 2025ean 12.000 mailegu baino gehiago eman eta urteko 12.000 tona CO2 baino gehiago aurrezteko asmoz. Jarduera honek tokiko 5.000 enplegu ere sorraraz ditzake.