UGLE Eskolako ikasleak findegian izan dira

Zumarragako Urola Garaiko Lanbide Eskolako ikasle zein irakasleak, gaur, Petronorren.
Zumarragako Urola Garaiko Lanbide Eskolako (UGLE Eskola) zientzia zein teknologia batxilergoko 1. eta 2. mailako 37 ikasle taldeak Petronor bisitatu du gaur goizean, fintze prozesu konplexua in situ ezagutzeko.

Ohikoa den bezala, Angel Gilek, Zerbitzu Orokorretako arduradunak, Muñatones Jauregiko atarian egin die harrera, eta bertan Petronorren historiari, ekoizpen-eskemari eta etorkizuneko ikuspegiari buruzko aurkezpena eskaini die.

Ondoren, ikasleek findegiko instalazioak gertutik ezagutu dituzte, bereziki 1/2 Kontrol Gela. Bisita Luzero Puntako Itsas Terminalean amaitu da.