UPV\EHUko Ingeniaritza Energetiko Iraunkorreko Masterreko ikasleak, Findegian

Bisitariak, gaur, Petronorren.
UPV\EHUko Ingeniaritza Energetiko Iraunkorreko Masterreko ikasleek Petronor bisitatu dute gaur, bertako instalazioak eta fintze prozesua ezagutzeko.

Muñatonesen, Zerbitzu Orokorretako arduradunaren, Angel Gilen, hitzaldia jaso ondoren, Petronorren jarduerari, etorkizuneko ikuspegiari eta historiari buruzkoa, findegiko instalazioetatik ibilbidea egiteko aukera izan dute, bereziki 1-2 Kontrol Gela bisitatuz.

Ondoren, ohi bezala, Luzero Lurmuturreko Itsas Terminalera joan dira. Bertan, atrakalekuetan izan dira eta, Petronorri lotutako, portuaren garapenari buruzko informazioa jaso dute, baita petrolioaren deskargari buruzkoa ere.