Zunzunegui Institutua Petronorrera itzuli da bisitan

Zunzunegui BHIko ikasleak, atzo, bisitaldian zehar.
Ez da Portugaleteko Zunzunegui BHIk bere ikasleak findegia ezagutzera ekartzen dituen lehendabiziko aldia, eta oraingo honetan Batxilergoko 2. mailako 18 ikasle taldearekin itzuli da esperientzia errepikatzera.

Bisitaldia atzo izan zen, ohiko plangintza jarraituz. Angel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak Petronorren historiari, funtzionamenduari eta ekoizpenari buruzko hitzaldia eskaini zien Muñatones Jauregiko atrioan.

Ondoren, industriaguneko instalazioetan zehar gidatu zituen eta bertatik bertara ezagutu zituzten 1\2 Kontrol Gela eta Luzero Lurmuturreko Itsas Terminala.