Itxaropena ikastolak Petronor bisitatu du

Itxaropena Ikastolako ikasleak, Findegian.
Itxaropena Ikastolako (Trapagaran) DBHko 4. mailako ikasleak eta irakasleak Petronorrera etorri ziren atzo, bertako historia eta instalazioak gertutik ezagutzeko.

Angel Gil Zerbitzu Orokorretako arduradunak harrera egin zien Petronor Innovacioneko gelan. Bertan, findegiaren historiaz, ekoizpen prozesuaz eta etorkizunerako ikuspegiaz hitz egin zien.

Ondoren, industriaguneko instalazioak bisitatu zituzten, bereziki 1\2 kontrol-gela. Lucero Lurmuturreko Itsas Terminalean ere egon ziren eta petrolioa deskargatzeko prozesuaren berri eman zitzaien.