Jesus Vitoria, A Chorus Line musikalerako sarreren irabazlea

Jesus Vitoria.
Jesus Vitoria muskiztarra da A Chorus Line musikal ospetsua ikusteko bi sarreren irabazlea. Emanaldia datorren otsailaren 8an izango da, Arriaga antzokian.

Jesusek antzerkia maite duela aitortzen du eta, horregatik, ilusio handia egin dio sarrera horiek irabazteak, “A Chorus Line” -z gozatzeko: “ohikoa naiz Meatzarin aurkezten diren antzezlanetan”.

Gainera, onartzen du ez dela, Broadwayko ikuskizunik txalotuenetarikoa den, musikal hau, Arriagan, ikusi nahi duen bakarra: “emazteak eta alabak joan nahi dute, baina nik ere bai, begiratu beharko dut ea sarrerak geratzen ote diren, beste bat hartzeko”.

Ondo pasa familia!