Los empresarios y ETA, una historia no contada

Juan José Álvarez, Emiliano López Atxurra eta José Ignacio Zudaire, gaur, liburuaren aurkezpenean.
Juan José Álvarez, Emiliano López Atxurra eta José Ignacio Zudaire, gaur, liburuaren aurkezpenean.
-Petronorrek “Los empresarios y ETA, una historia no contada” liburua plazaratu du, 50 urtetik gora bizitakoa eta egungo gizartean dituen ondorioak ulertzen saiatzeko.

-Liburua 11 egileren kontakizunek osatzen dute, gure iragan oraintsukoenaren ikuspegi osatu eta gertukoa eskainita.

-Pertsonak, enpresak, ondorioak, faktore komun gisa saminez eta isiltasunez elkartutako errealitatea osatzen dutenak.

-Liburuak Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaurrea du.

-Laster liburua formatu digitalean aurkeztuko da.

Hamaika egilek, hamaika kontakizunek eta Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaurre batek errealitate konplexu baten kontakizun poliedrikoa osatzen dute, urte gutxi batzuren buruan jasandako samina argiago ikusteko ñabardurak eskaintzen dituztenak. Petronorrek “Los empresarios y ETA, una historia no contada” liburua eman du argitara, 50 urtetan zehar bizitzakoa eta horrek gure egungo gizartean dituen ondorioak ulertzen laguntzeko.

Kontakizunek gai ezberdinen errepasoa egiten dute, hala nola momentuko testuinguru sozioekonomikoarena, gure ekonomian utzitako ondorioena edo-ta eragindako kalte ekonomikoarena. Guzti hori indarkeriak kolpatutako pertsonengan eta familiengan izandako inpaktu itzela bazter utzi gabe, horrek nolabait euren bizitzak betiko aldatu zituelako. Eurenak eta guztionak.

Gainera, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa banaka aztertzen ditu, lurralde bakoitzak, bere ezaugarriekin, bere egunerokotasuna mehatxuetatik hasita erailketetaraino mota guztietako atentatuekin baldintzatua ikusi zuelako.

Euskaditik joan ziren pertsonak eta inoiz itzuli ez zirenak, presiotik, mehatxutik, beldurretik ihesi. Ezaugarri partekatu gisa inoiz bakardadea sentitu dutenak. Ahanzturak jota gaur egun gauza bera senti ez dezaten lortu behar dugu.

Petronorrek, sortu zeneko 50. urtemugaren haritik, lan honen argitalpena bultzatu nahi izan du enpresa munduari egin nahi dion aitortzaren parte gisa, honakoa konprometitua eta ausarta izan baita eta esfortzuz eta sakrifizioz inola ere doan lortu ez den ongizatea ahalbidetu duelako.

Egileak:

María Teresa Franco

(Bilbo, 1961) Informazio ekonomikoaren arloan eskarmentu handiko kazetaria da eta bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena Expansión egunkariaren Bilboko egoitzan erredaktore moduan burutu du. Halaber, Editorial Prensa Ibérica-rekin lankidetzan aritu izan da, eta baita beste zenbait enpresarekin ere memoriak eta erreportaiak lantzen.

Juan José Álvarez

(Zumaia, 1964). Zuzenbidean doktore, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren arloan, UPV-EHUren eskutik, Doktoretzako Sari Berezia lortutakoa. 2015ean Humanitateen, Kulturaren, Arteen eta Gizarte Zientzien Eusko-Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria jaso zuen. UPV-EHUn Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna da eta irakasle bisitaria estatuko zein nazioarteko hainbat unibertsitate eta ikerketa zentrotan. GLOBERNANCE-ren (Gobernantza Demokratikorako Institutua) sortzaileetakoa da, eta idazkaria. Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko (EUROBASK/ CVME) idazkari nagusi izan zen 2003 eta 2012 bitartean, eta Europako Batzordeak (Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusia) 2007ko abenduan aditu izendatutakoa, Justizia Zibilaren, Mugen, Datu pertsonalen Babesaren eta segurtasunaren arloetan. Bere ikerketak Itsas Zuzenbidean, Nazioarteko Merkataritzako Zuzenbidean eta Giza Eskubideetan, Europako Zuzenbidean eta barne gatazkei lotutako arloetan oinarritzen dira.

Ignacio Marco-Gardoqui

(Bilbo, 1947). Ekonomilaria eta abokatua Deustuko Unibertsitatetik, sektore publikoan zein pribatuan ibilbide profesional handikoa, irakaskuntza eta finantza sektorean aritutakoa. Sektore publikoan nabarmentzekoa da Europako Batzordeko Industria Gaietarako III. Zuzendaritza Nagusian aritu izana; edo-ta SPRI Enpresa-Garapenerako eta Industria Birmoldaketarako Elkarteko idazkari nagusi zein Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi legez jardun zuela. Sektore pribatuan Euskal Enpresarien Zirkuloko zuzendari izan zen, Morgan Stanley-ko Executive Director eta Caixa Banca Privada-ko zuzendari. Gaur egun Viscofan, S. A.-ko Kontseiluko presidentea eta Batzorde Auditoreko presidente ordea da eta Minersa zein Teknia-ko kontseilaria. ABC egunkariko komentarista ekonomikoa ere bada eta Vocento Taldeko egunkari erregionaletakoa, zeintzuetan azken 28 urteetan 5.500dik gora artikulu plazaratu dituen.

Izaskun Sáez de la Fuente

(Bilbo, 1970), Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktore, Etikako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Gizarte Eraikuntzarako Etika Masterra zuzentzen du bertan, hango Etika Aplikatuko Zentruko kide da eta Errealitate Sozialari Aplikatutako Etikako Ikerketa Taldekoa ere bai, ‘Gatazken eta Bake Kulturen’ lerroan zein ‘Aldaketa eta Eraldakuntza Sozialekoan’ .

Galo Bilbao

(Bilbo, 1963), Filosofia eta Teologian lizentziatua eta Teologian doktore, Etikako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, Etika Aplikatuko hango Zentroko kidea eta Errealitate Sozialari Aplikatutako Etikako Ikerketa taldekoa, ‘Gatazkak eta Bake Kulturak’ lerroan.

Manu Alvarez

(Barakaldo, 1960). Gaur egun El Correo egunkariko berriemale ekonomikoa da, Vocento Taldeko Euskal Herriko informazio orokorreko egunkari liderra. Informazio Ekonomikoko Kazetarien Elkarteko (APIE) kide da eta Vocento taldeak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan eskainitako Kazetaritza Multimediako Masterreko irakaslea Kazetaritza Ekonomikoa irakasgaiean. Hainbat masterretan hartu du parte irakasle gonbidatu gisa eta irrati eta telebistako programa ugaritan parte hartutakoa da. 2018an Energiaren Espainiako Klubak Kazetaritza Saria eman zion.

Eva Domaika

(Vitoria-Gasteiz, 1969). Gaur Express eta Ya egunkarietan hasi zuen bere ibilbidea, nahiz eta batik bat irratietan ekin dion bereziki maila profesionalean, Radio Vitoria, Radio Euskadi, Cadena Cope eta, 2002tik, Cadena Ser-eko erredakzioetatik igarota. Irrati kate honetan edukietako zuzendari erregionala da Euskadin eta ‘La Ventana Euskadi’ albistegia eta ‘La lupa’ iritzi zutabea editatzen ditu. 2018ko ekainean ‘La ventana de la memoria’ programa jarri zuen abian, hilero terrorismoaren biktima bati eskainia.

Roberto Urkitza

(Bilbo, 1961). Informazio Zientzietan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, TV3-eko berriemalea izan zen Euskadin 1985ean eta, 1986 eta 2000 artean, Deia egunkariko politika eta ekonomia sailetako erredaktore. 2000tik Estrategia Empresarial hamabostekariko zuzendaria da, eta 2012tik enpresa editoreko kontseilari delegatua. Horrez gain, Radio Euskadiko Ganbara saioan aritu zen eta Bilboko Herri Irratian dabil ekonomiako aditu gisa.

Alberto Surio

(Donostia, 1963). Informazio Zientzietan Lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, Iritzi saileko buru eta berriemale politiko izan da El Diario Vascon, 1989an bertan lanean hasi zenez geroztik. Lehenago erredaktore gisa ekin zion El Correo, Deia eta La Voz de Euskadin. Cadena Ser, Televisión Española, Radio Euskadi eta ETBko tertulietan aritu da, eta aditu gisa Cuatro-n. EiTBko zuzendari nagusia izan zen 2009ko ekainetik 2013ko martxora bitartean.

Víctor Goñi

Víctor Goñi (Iruñea, 1970). Informazio Zientzietan Lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean, bere lehen lantokia Radio Euskadi-Radio Vitoria izan zen, 1994an Diario de Noticias de Navarra sortu zuen taldean sartu arte. Gaur egun zuzendariaren ondokoa da bertan. 2004tik 2008ra bitartean Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Kabinete Teknikoko burua izan zen, Vicente Ripa sozialistaren agindupean. Nafarroan zen EAEn irrati eta telebista saio askotan aritzen da.

Joseba Arruti

(Gernika-Lumo, 1969). Euskaldunon Egunkarian politikako erredaktore izan zen Bizkaian, Deia egunkariko berriemale politiko eta Radio Euskadi-ko zuzendari, El Correo-ko zutabegile politiko izateaz gain. EiTBko euskara arduradun izan zen, eta 2007tik Euskararen Aholku Batzordeko kide da, hizkuntzaren arloan Eusko Jaurlaritzaren aholkularitzarako erakunde ofizialekoa. Bi biografia ditu euskaraz idatziak, Churchill eta Stalin-i buruz, eta 2006an EiTBk plazaratutako ‘Veinte voces por la normalización’ liburuaren egileetakoa izan zen. Analista politikoa izan da Bizkaia Irratian, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Cadena Ser-en zein ETBn, besteak beste TVE, TV3, Galiziako Irratia, Argia edo Hermes-en ere arituz.