Udaberria heltzear dago eta berarekin lore-hautsa

Marigorringoak lore-hautsa tartean.
Marigorringoak lore-hautsa tartean.
Egun hauetako batzuetan udaberriaren aurrerapenaz gozatzen ari gara eta, berarekin, lore-hautsa espero baino arinago etorri da, eta gogor, euriaren gabeziaren ondorioz, Findegiko sufrearekin nahastuz.

Nola ezberdindu lore-hautsa eta sufrea?

Lehendabizi, lupaz begiratzen badugu, landare jatorriko aleak sufreko kristal-aleez ezbedintzen dira. Luparik ez badugu, etxean guztiok egin dezakegun esperimentu erreza badago: baso bat ur hartu eta zure kotxean, balkoian edo espaloian aurkitzen duzun hauts horren apur bat bota. Flotatzen badu lore-hautsa da.

Sufreak ez bezala, lore-hautsak uretan flotatzen du eta urmaelen ertzetan pilatzeko joera dauka, aldiz sufreak hondora jaitsi egiten da.

Horregatik, ez dezagun nahastu garai honetan agertzen den lore-hautsa Findegiko sufrearekin.