Petronor, funtsezko zerbitzu premia sozialeko uneotan

Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri du Errege Dekretu bat onartuz COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko. Bertan azpimarratzen denez funtsezkoa da garraioa bermatzeko erregaien horniketa, elikagaien eta behar-beharrezko gauzen horniketa bermatzea bezalaxe, eta osasun zerbitzuetan artatuak izan daitezen lekualdatu beharreko pertsonei dagokiena.

Aipatutako Errege Dekretuko 17 eta 18. artikuluek energia elektrikoaren, petrolioaren produktu deribatuen eta gas naturalaren horniketa bermatzearen beharra aipatzen dute. Zeregin horretatik, Petronorrek beharrezko ezohiko neurri guztiak indarrean jartzen jarraituko du pertsonen osasuna bermatzeko eta jarduerari eusteko, dagokion betebehar kritikoaren jakitun eta eskatzen zaizkionei zehatz erantzuteko bere giza-baliabideak eta egitura tekniko guztia gizartearen zerbitzura jarrita.