Protokolo berria hornitegietan

Berehala Repsol, Campsa eta Petronor markapeko kudeaketa propioko hornitegietan bezeroak hartzeko protokoloa aldatu egingo da koronabirusaren hedapena bezeroen zein langileen eta hornitzaileen artean galarazteko.

Aurrerantzean eta modu mailakatuan, aipatutako hornitegiak autozerbitzu izatera igaroko dira. Dendako produktuei dagokienez, horien banaketa bermatuta dago hornitegietako leihatilak baliatuta.

Testuinguru honetan, hornitegietan ordainketa-bide guztiak erabil daitezkeela gogorarazten da, eta horien artean dago Waylet aplikazioa.

Osasun agintarien aholkua da hiritar guztiek etxean egoten saiatu behar dutela, baina beharrezko kasuetarako, erregaien horniketa bermatuta dago premiazko joan-etorrietarako.