Repsolek hidrogelak ekoiztuko ditu koronabirusaren aurka borrokatzeko

Repsol Osasun Ministerioa hornitu ahal izateko OME kalitatezko desinfekziorako gel hidroalkoholikoak ekoizten hasi da, Mostolesko bere teknologia zentroan. Honela, koronabirusaren aurkako borrokan laguntzen du, petrolioaren prezioen beherakada dela-eta bereziki delikatua den une honetan.

Gainera, behar handienak dituzten ospitaleei eta bere findegietatik gertu dauden zentroei larrialdietarako materiala ematen ari da.

Gogoratu behar da 2017an Repsol Taldea osasunaren merkatuan sartu zela bere negozio kimikoaren dibertsifikazioa indartzeko eta sakontzeko bide gisa, eta bertan gero eta presentzia handiagoa izan du, maskarak, serum-poltsak edo sendagaietarako ontziak ekozteko erabiltzen diren bere plastiko sortarekin (poliolefinak).