Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Covid-19: mehatxua aukera bihur dezagun’ izenburupeko artikulua eman du argitara Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Goi Eskola (ESADE) prestigiotsuaren webgunean. Bertan pandemiarekin eta arlo ezberdinetako bere ondorioekin zein etorkizuneko desafioekin lotutako hainbat arlo jorratzen ditu eta gobernantza onaren parametroetatik “zorrotz planifikatu eta kudeatzearen alde” azaltzen da.
López Atxurraren irudiko, Covid-19a zenbait gai nabarmentzen ari da, hala nola Europako deslokalizazio industrialaren arazoa, funtsezko bere sektoreen gaitasun produktiboaren galera; eta bistan jarri du inoiz baino gehiago zein premiazkoa den europar berpizkunde teknologiko eta industrialaren beharra. Hala, lehen mailako lehentasun estrategiko gisa politika tekno-industrialaren protagonismoa berreskuratzea eskatzen du eta Europako Batasuna bide horretan eremu egokia dela uste du, eta ez zatiketa, honek europar merkatua bere osotasunean dislokatzea eta zibilizazio eta lidergo teknologiko mailan Europaren lehiakide zuzenak sartzeko bideak zabaltzea dakarrelako.
Jarraian: artikulu osoa eta esteka ESADEren web orrian