Emiliano López Atxurrak adierazi du Petronorrek ez duela bere inbertsio plana murriztuko nahiz eta koronabirusak krisia eragin duen

Petronorren presidente Emiliano López Atxurrak Covid-19ak eragindako agertokian berrikuntzaren betebeharra aztertu zuen asteazken honetan, Jon Azuarekin batera, 500 lagunentzako Innobasquek antolatutako webinarrean. Bertan adierazi zuenez, konpainiak ez du bere inbertsio plana murriztuko nahiz eta osasun egoerak krisia eragin duen, euren berrikuntza teknologikoa gerarazten duten enpresak “epe ertainean hilda” egongo baitira.

Bere irudiko, Euskadik bere esparru teknologiko industriala “berregin, berbideratu eta eraldatu” behar du “maila teknologikoan askoz lehiakorragoa egiteko asmoz, askoz berritzaileagoak eta efizienteagoak maila industrialean”, bestela, sektore horietan, “enpresek euren aktiboak europar beste geografia batzuetan bilduko dituztelako”.

Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbao moderatzaile izanda, adituek aldaketari etekina ateratzeko gakoak identifikatu zituzten. Euren ikuspegi estrategikoak argia eman zuen berrikuntzaren joerez, globalizazioaz, digitalizazioaz, zirkulartasunaz, berrindustrializazioaz, politikez edo talentuaz, esaterako.

Bideoa ikusi