Kokizazio eta Visbreaking Unitateen geldialdia

Petronorrek informatzen du asteburu honetan Kokizazio Unitatearen eta atxikitako unitateen programatu gabeko geldialdia abiarazi dela mantenimendu lanetarako, eta 9 egunez luza daitekeela.

Aldi berean, gaur arratsaldean 3. Plantako Visbreaking Unitatearen geldialdia abiaraziko da.

Geldialdi hauetan, ezarritako segurtasun neurriak jarriko dira indarrean. Dena den, aldika zuziaren garra eta lurruna handitu daitezke.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei