Petronorrek bat egin du Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalekin nagusien kolektiboari zuzendutako 5.000 maskararen doaneko banaketan

Petronorrek Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako nagusiei zuzendutako 5.000 maskara kirurgiko emango ditu, hiru udalekin lankidetzan, hauek izango baitira banaketaz arduratuko direnak. Zehazki, aurreko barikutik astero mila maskararen banaketa ari da egiten Covid-19aren pandemiak bereziki kolpatutako kolektiboari laguntzeko, herri mailako erakundeek jakinarazitako beharren arabera.

‘Lagun iezaguzu zu zaintzen. Babestu’ lelopeko kanpaina hirugarren adineko pertsonei begirakoa da, eta baita Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren erabiltzaileei zein horiek zuzenean artatzen dituzten zaintzaileei zuzendutakoa ere.

Petronorrek maskarak emate hau kokatuta dagoen udalerriekin duen konpromiso iraunkorraren baitakoa da eta birusaren aurrean bereziki zaurgarriak diren nagusien eta adierazitako kolektiboetako erabiltzaileen eta laguntzaileen autobabesa indartu gura du.