Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko neska-mutilek Annie abestu dute euren etxeetatik

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko neska-mutilek Annie musikaleko gaia grabatu dute euren etxeetatik, biharkoari begirako itxaropenaz, partekatutako lanaz eta heltzear dagoen etorkizunaz mintzo dena.

Egiteko, koruko zuzendari José Luis Ormazabalek oinarri instrumentala grabatu du eta ume bakoitzari helarazi dio. Horrekin, neska eta mutil bakoitzak bere zatia grabatu du, bideo hau osatzeko batu dena.

Bilboko Koral Elkartea Petronor lankide duen erakundea da, azken honek hezkuntza eta kultura mailako bere jardueretan babesten baitu. Koralak, 130 urteko musika-jarduerarekin, hiru koru ditu: helduen abesbatza, gazteena eta umeena. Eta sasoiotan euren ahotsak batu nahi izan dituzte gure alboan egoteko.

Bideoa ikusi