López Atxurrak `interesekoa´ ikusten du `Eraldakuntza Teknologiko eta Industrialerako Funts Estrategiko´ baten moduko tresna bat sortzea

Petronor eta Tecnaliako presidente Emiliano López Atxurrak “interesekoa” ikusten du “Eraldakuntza Teknologiko eta Industrialerako Funts Estrategiko” baten moduko tresna bat sortzea Covid-19ak eragindako krisiari aurre egiteko. Asteazken honetan ‘Liderrak krisiaren aurrean’ izeneko atalean El Correon argitaratutako artikulu batean, Europako Kontseiluko hurrengo seihileko alemaniar presidentziaren garrantzia nabarmendu eta Espainiaren jarreretan sendotasuna eskatu du, “funtsezko” jotzen duelako herrialdearen gaitasun teknologiko eta industrial guztiak azpimarratzea.

López Atxurrak “benetako lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako gobernantza publiko eraginkorra” eskatu du. Izan ere, “gure ongizateak teknologia eta industriaren aldeko apustua egitera behartzen gaitu, ez itxurakeriagatik Herrialdeko estrategia bezala baino”. “Ez dago industria iraunkorrik berrikuntza zabalik eta bikaintasun teknologikorik gabe”, uste du López Atxurrak.

Artikulua irakurri