Ingurumenaren Munduko Eguna da gaurkoa

Ingurumenaren Munduko Eguna da gaur, gizabanakoak eta komunitateak motibatu nahi dituena garapen iraunkorraren eta ingurumen mailako jarrera aldaketen aldeko eragile aktibo bihurtzeko.

Horretarako, jendeari gonbitea egiten zaio kontsumitzeko moldeen inguruan hausnartzeko. Enpresei, molde ekologikoagoak garatzeko. Gobernuei, eremu basatiak babesteko. Irakasleei, balore naturaletan hezitzeko. Gazteei, planetaren etorkizunaren alde ahotsa entzunarazteko.

Data 1972ko Estokolmoko Konferentziaren hasierarenarekin bat dator, ingurumena ardatz nagusi izan zuena. Efemeridea Nazio Batuen Asanblea Nagusiak ezarri zuen urte berean.

2020ko gaia biodibertsitatea da, ingurumen mailan kezka sortzen duena. Duela gutxiko gertakari hondamenezkoek, Brasil, Kalifornia eta Australiako sute handiek edo Afrikako Adarreko otien inbasioak ezinegon globala piztu dute.