Kutxabankek %20 gehitu ditu euskal hornitzaileei egindako erosketak

Kutxabank Petronorren akziodunak tokian tokiko enpresen artean egin dituen erosketak gehitu ditu eta 2020ko lehen hilabeteotan %20 igo dira erosketok, 674 euskal hornitzaileren artean 52 milioi euro banatuz. Ekitaldi honetan berebiziko aldaketa izan dute inguruko pertsonen, enpresen eta erakundeen bizitza baldintzek. Testuinguru horretan euskal ekonomian duen pisua indartzea aurreikusten du Kutxabankek, finantza taldea lurraldean balore ekonomiko eta soziala sortzen duten enpresa nagusien artean kokatzen den aldetik.

Krisia arlo guztietara hedatu denez, bere lehentasunetako bat ongizatea eta aurrerapen soziala eta ekonomikoa sustatzeko eta berreskuratzeko baldintzak erraztea da. Kutxabank Taldeak maileguak bideratu dizkie ETE, enpresa eta erakundeei, eta ehun ekonomikoaren produktibitatea mantentzeko bideratu diren laguntza publikoak kudeatzen ari da.