La Arena hondartzako ura bikaina da

La Arena.
La Arena.
Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin lankidetzan, gaur, ekainak 26, egindako Bizkaiko bainu eremuetako osasun kontrolaren arabera, Muskiz eta Zierbena artean dagoen La Arena hondartza higiene zein osasun egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.

La Arenaz gain, aztertutako 21 hondartzen artean, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida (itsasadarraren eremua), Laga (erdialdea), Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorri ere egoera onean daude eta beren urak bikainak dira.

Txosten honen arabera, uraren kalitatea ona da Areetako, Laidako (itsas eremua), Lagako (eskuinaldea) eta Ogellako hondartzetan.

Bainua librea da Bizkaiko hondartza guztietan, baina, COVID 19 Kontingentzia Planaren arabera, gogorarazi behar da hondartzan indarrean dagoen segurtasun-distantzia (1,5 m) mantendu beharko dela, bai harean, bai uretan, eta bertan gehienez ere hiru orduz egotea gomendatzen da, ahalik eta pertsona gehienek espazio horiez gozatzeko aukera izan dezaten.

Hondartzen okupazio maila ikus dezakezu, hemen.