Alderdi Popularreko presidente Pablo Casadok Petronor bisitatu du gaur goizean, Carlos Iturgaizek lagunduta. Biei harrera egin dietenak Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea, José Gregorio Luque, kontseilari ordezkaria, eta Harreman Instituzionaletako buru José Ignacio Zudaire izan dira.
Ondoren, bilera egin dute Muñatoneseko Jauregian eta han Petronorreko buruek azalpenak eman dizkiete ekainaren 15ean Repsolek eta Petronorrek aurkeztutako deskarbonizaziorako bi egitasmoen inguruan.
Lehen proiektuak, 60 milioi euroko hasierako inbertsioa tarteko, energia berriztagarriarekin sortutako hidrogeno berdetik abiatuta isurpen garbirik gabeko erregaiak ekoiztuko dituen munduko instalaziorik handienetako bat eraikitzea izango du helburu. Bigarren proiektua, aurrekoaren ondoan kokatua, aukeran Bilboko portu inguruan, 20 milioi euroko hasierako inbertsioaren bitartez gauzatuko da, Petronor buru izanik, eta hiri-hondakinetatik abiatuta gasa sortuko duen instalazio baten eraikuntza ekarriko du.