Pirolisi instalazioak findegiaren deskarbonizazioan lagunduko du

Pirolisi instalazioaren infografia
Aurreko astelehenean Repsolek eta Petronorrek ezagutarazitako berreskuratutako erregai solidoaren balorizaziorako instalazioak gasa sortzea ahalbidetuko du hiri hondakinetatik abiatuta. Gas hau findegiko ohiko erregai kontsumoaren zati bat ordezkatzeko baliatuko da.

Prozesua gaur egun zabortegira doazen hondakinetatik berreskuratutako erregai solidoetatk hasiko da horietatik Petronorren erabilitako gas naturala ordezkatuko duen erregaia ateraz, findegiaren deskarbonizazioan lagunduta.

Instalazio honen tratamendurako aukeratutako teknologia tenperatura altuko pirolisia da, eta burutuko den inbertsioa 21,3 milioi eurokoa.

Lehenengo fasean, pirolisi instalazio honek urteko 10.000 tona hiri-hondakin inguru prozesatu ahal izango ditu, eta honen gaitasuna ondorengo faseetan handitu ahal izango da, urteko 100.000 tonaraino, gutxi gorabehera: inguruneko hiri-hondakin guztien baliokidea.

Ekimen hau Repsolek eta Petronorrek ekonomia zirkularra bultzatzearen alde abian jarri eta teknologiaren zein berrikuntzaren bidez konpainiaren ekoizpen-zikloaren fase askotan aplikatzen duten estrategiari atxikita dago. Repsolek esparru honetako 200 proiektu baino gehiago abiarazi ditu dagoeneko, giltzarrizko palankatzat finkatu baitu 2050ean zero isurpen garbia lortzeko.