“Euskal industrian hondakin-uren araztegietako efluenteak berrerabiltzea sustatzeko ekintza-planean” jasotako jarduerak gauzatzeko sinatutako hitzarmen honen helburua da ur-kudeatzaileei eta herrialdeko enpresei “jardunbide zehatzak” ikusaraztea eta proposatzea, birsortutako urak industria-prozesuetan erabili ahal izan daitezen, baldintza “seguru, praktiko eta errentagarrietan”.
Azaldu dutenez, hondakin-urak berrerabiltzea eraginkortasun hidrikoa handitzeko neurria da, eta ur-hornidura unibertsala bermatzeko orduan hornidura-sistemen erresilientzia handitzen du. Lurraldeko ur-baliabideen gaineko presioa ere murrizten du, eta, beraz, uren egoera onerako beharrezkoak diren emariak kontserbatzen laguntzen du.
Zentzu horretan, Petronorrek, hasiera-hasieratik, aldian aldiko teknologia erabilgarririk onenak hautatu ditu ur kontsumoa murrizteko, horren %30a berrerabiliz eta instalazioetan barna birzirkularaziz.