ACLIMAk eta URAk araztegietan tratatutako uren berrerabilpena sustatuko dute euskal industrian

Aclima-Basque Environment Cluster eta URA elkarlanean arituko dira hondakin-uren araztegietan (HUAetan) tratatutako saneamendu-uren berrerabilera sustatzeko euskal industrian. Praktika hori ez dago oso zabalduta Euskadin, baina Petronorrek bere findegian egiten du.

“Euskal industrian hondakin-uren araztegietako efluenteak berrerabiltzea sustatzeko ekintza-planean” jasotako jarduerak gauzatzeko sinatutako hitzarmen honen helburua da ur-kudeatzaileei eta herrialdeko enpresei “jardunbide zehatzak”  ikusaraztea eta proposatzea, birsortutako urak industria-prozesuetan erabili ahal izan daitezen, baldintza “seguru, praktiko eta errentagarrietan”.

Azaldu dutenez, hondakin-urak berrerabiltzea eraginkortasun hidrikoa handitzeko neurria da, eta ur-hornidura unibertsala bermatzeko orduan hornidura-sistemen erresilientzia handitzen du. Lurraldeko ur-baliabideen gaineko presioa ere murrizten du, eta, beraz, uren egoera onerako beharrezkoak diren emariak kontserbatzen laguntzen du.

Zentzu horretan, Petronorrek, hasiera-hasieratik, aldian aldiko teknologia erabilgarririk onenak hautatu ditu ur kontsumoa murrizteko, horren %30a berrerabiliz eta instalazioetan barna birzirkularaziz.