Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzak eta Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak (Aveq Kimika) jakinarazi dute Hernani, Lantarón, Muskiz, Santurtzi eta Zierbenan alerta-sirenak aktibatuko dituztela datozen egunetan, Seveso araudiak araututako enpresa kimikoen segurtasun eremuetan egiten diren simulakroen baitan.
Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzak gogorarazi du honelako jarduerak beharrezkoak direla populazioari begira segurtasun mailarik handiena bermatzeko.
Muskizi dagokionez, simulakroa uztailaren 15ean egingo da, asteazkenez, goizeko 10etan. Egun horretan, eguerdiko 12etan, Zierbenakoa egingo da, Bilboko Portuarekin lotuta.
Petronorrez kanpoko simulakroa da Eusko Jaurlaritzak egindako honakoa, eta beraz ez du inolako eraginik izango Findegi barruan.