La Arena, bikain

Surfista bat La Arena hondartzan surfeatzen.
Bizkaiko bainu-eremuetako azken osasun-kontrolak ziurtatzen du La Arena egoera onean dagoela eta bere uraren kalifikazioa bikaina dela; beraz, bainua librea da, betiere COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak errespetatzen badira.

Aztertutako 21 hareatzetatik La Arena izan da emaitzarik onenak lortu dituenetako bat. Ereagaren, Arrigunagaren, Azkorriren, Barinatxeren, Atxabiribil-Arriateraren, Muriolaren, Plentziaren, Gorlizen, Armintzekoalderen, Bakioren, Aritzatxuren, Laidatxuren, Laidaren (itsasadarraren eremua), Lagaren (erdialdea), Earen, Isuntzaren, Karraspioren eta Arrigorriren urak ere bikainak dira.

Txosten honen arabera, Areetako, Laidako (itsas eremua), Lagako (eskuin aldea) eta Ogellako uraren kalitatea ona da.

Hondartzen egoera ikusi, hemen.