Gaur eta bihar KIOko (Kimika-Instalazioko Operadorea) operadore berriek suteen aurkako praktikak egingo dituzte Petronorren. Hauek benetako suarekin egingo dira instalazioetan bertan dagoen suteen aurkako eremuan eta horiek dirauten bitartean aldiro kea ager liteke, ziurrenik autopistatik zein findegi inguruetatik ikusterik izango dena.
Petronorrek praktiken hasieraren abisua eman dio SOS Deiak-i eta, era berean, amaitzen direnean ere jakitun jarriko du.