Uraren kalitatea “bikaina” da La Arenan

La Arena hondartza.
La Arena hondartza.
Uraren kalitatea “bikaina” da La Arena hondartzan, bai Muskizko partean zein Zierbenakoan; Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritzatxu, Laidatxu, Laida (itsasadarraren erdialdean) eta Laga hondartzetan bezala.

Hala ziurtatzen du, Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin lankidetzan, uztailaren 26an, egindako Bizkaiko bainu eremuetako osasun kontrolak. Uraren kalitatea “ona” da Las Arenaseko, Laidako (itsas eremua), Lagako (eskuinaldea) eta Ogellako hondartzetan.

Bizkaiko hondartza guztiek higiene zein osasun baldintza onak dituzte, eta bainua librea da guztietan, betiere COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak errespetatzen badira.

Hondartzen okupazio-maila egiaztatu, hemen.