Zierbena, Euskadiko txapeldun

Zierbena, txapeldun Lekeition. Argazkia: ACT
Zierbenako traineruak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa, gaur eguerdian Lekeition jokatutakoa. Ez bakarrik hori: bigarren txanpan distiratsu aritu da eta argi nagusitu zaie lehiakideei.

Zierbena Hondarribiarekiko 13 segunduko abantailaz sartu da helmugan, eta 18 atera dizkio Donostiarrari. Laugarren denborarik onena Bermeo-Urdaibairena izan da, irabazleengandik 25 segundura. Santurtzi bosgarren izan da eta Orio, seigarren.

Zierbenaren garaipena azken bi txanpetan gauzatu da, izan ere txapelketaren lehen erdia oso orekatua izan baita Hondarribia eta Donostiarrarekin. Emakumeetan, irabazleak Donostiarrakoak izan dira, hain justu.

Zorionak, Zierbena!!!