Anne de Pablo, Espainiako selekzioak deituta

Anne de Pablo eta Miguel Madariaga. Argazkia: https://gelapedagogikoa.eus
Anne de Pablo eta Miguel Madariaga. Argazkia: https://gelapedagogikoa.eus
Anne de Pablo txirrindulari muskiztarra deitu du Espainiako junior selekzioak, eta aste honetan Altean (Alicanten) antolatu den kontzentrazioan parte hartzen ari da bere mailako txirrindulari onenekin.

Ziklokross denboraldi bikainaren ostean, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun bihurtuz eta Espainiako Txapelketan bosgarren postua lortuz, Estatuko selekzioak Anne deitu du.

Txirrindulariak Txorierriko Nesken Taldearekin egingo du errepideko denboraldia eta, ondoren, ziklokrossekoa Mendiz Mendi-Omar Fraile Talde muskiztarrarekin.