La Arena hondartza, berriz ere bikaina

La Arena hondartza.
Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako azken Programaren arabera, La Arena hondartza, Muskiz eta Zierbena artean dagoena, egoera onean dago eta kalifikazio bikaineko urak ditu.

La Arena, beste astebetez, emaitza onenak lortu dituen hareatzetako bat izan da. Txostenaren arabera, uraren kalifikazioa bikaina da eta bainua librea da; higiene zein osasun baldintzak ere onak dira.

La Arenaz gainera, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritxatxu, Laidatxu, Laidako itsasadarraren ingurua, Lagako erdiko gunea, Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorriko urak ere “bikainak” dira.

Las Arenasen, Laidako itsas eremuan, Lagako eskuinaldean eta Ogellan uraren kalitatea “ona” da. Hala ere, Las Arenasen debekatuta dago ezkerreko aldean bainatzea, araudian ezarritako irizpide mikrobiologikoa ez betetzeagatik.

Hondartzen okupazio-maila, hemen.