La Arena hondartza, kalitatez bikaina

La Arena hondartza.
Bizkaiko hondartza guztiak gai dira bainua hartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak burutu duen azken txostenak aditzera ematen duenez gero. Astebete honetan bertan aztertu diren 21 hondartzetatik, La Arena eta beste hamazortzitako uren kalitatea bikaina da.

Ur-kalitatea bikaina duten 19 hondartzak honako hauek dira: La Arena, Muskiz-Zierbenan; Ereaga, Arrigunaga eta Azkorri, Getxon; Barinatxe (Solandotes) eta Arriatera-Atxabiribil, Sopelan; Muriola, Barrikan; Plentzia; Gorliz; Armintzekoalde, Lemoizen; Bakio; Aritxatxu, Bermeon; Laidatxu, Mundakan; Laidako itsasadarraren ingurua eta Lagako eskuinaldeko partea, Ibarrangelun, Ea; Isuntza, Lekeition; Karraspio, Mendexan; eta Arrigorri, Ondarroan.

Las Arenasek, Laidako itsasoko parteak, Lagako eskuinaldeko parteak, eta Ogellak kalitate “ona” daukate.

Hondartzen okupazio maila, hemen.