Instalazioa 2024an eguneko 50 upel ekoizten has dadin dago aurreikusita, lehen probak egin eta eskalatu azkar bati ekin aurretik. Enpresa traktorea den aldetik, Petronorrek hidrogenoaren ekosistemaren garapenaren buru izan nahi du, irtenbidearen eragile aktibo legez jokatu eta berpizte ekonomikoa azkarragoa izan dadin ekarpena eginez, deskarbonizaziorako helburuak bete eta gaur egungo azpiegiturak baliatuz.
Bilboko Portuko instalazioan ekoiztuko diren erregai sintetikoen abantailek gaur egungo gasolina-motor berberak erabiltzea ahalbidetuko dute, ibilgailu-parkean aldaketarik egin behar gabe, eta isuri garbiak zero izango dira. Hau posible izango da horien fabrikazioan, energia berriztagarrietatik sortutako hidrogenoaz gain, findegian bertan atzitutako CO2-a erabiliko delako.
2050era isuri garbietan konpainia energetiko neutroa izanik heltzeko Repsolen konpromisoa Bilboko Portuan bi instalazio egitean gauzatzen da Petronorren kasuan. Bata, energia berriztagarrietan oinarritutako hidrogenotik abiatuta erregai sintetikoen ekoizpenari begirakoa; eta bestea findegiaren funtzionamendurako gasa fabrikatzekoa, inguruko hondakin solidoen ustiapena baliatuta.
Neutraltasun ekologikotik abiatuta, trantsizio energetikoan industriak zeregin oso garrantsitsua izango duen jakitun, eta Euskadin Petronor buru izango duen hidrogeno ekosistematik, erakunde publikoek eta enpresa pribatuek lankidetzako herrialde-eredua osatzeko ahaleginak bateratzea da asmoa.