“Gaztelu Berri”-ren zenbaki berriaren bertsio digitala hemen dago

Gazteluberriren 99 zenbakia.
Petronorren “Gaztelu Berri” aldizkariaren azken zenbakiaren bertsio digitala eskuragarri dago dagoeneko gure webgunean.

Hiru hilean behingo aldizkari honen 99. zenbakian Athleticen energia-kontsumoa deskarbonizatzeko hitzarmenaz, Hidrogenoaren Euskal Hub-a eta ekonomia zirkularra bultzatzeko findegia eta Aldundiaren arteko akordioaz, Petronorren sartu diren 24 operadore berriez, La Arenako hondartzaren 10 urte baino gehiagoko bikaintasunaz, eta Zierbenako traineruaren lorpenei buruz, Euskadiko eta Espainiako txapelduna izanik, mintzatzen da. Baita Bilboko Arte Ederren Museoan Joseba Huarte Bildumaz gozatzeko aukeraz, eta “Euskalopera” Euskal ondare lirikoa berreskuratzeko proiektuaz ere hitz egiten da, Petronorrekin erlazionatutako eta haren inguruko beste gai batzuez gain.

Gainera, Txema Saenz Somorrostro PZko arduradun pedagogikoak egungo pandemia egoeran ikasgeletara itzultzea nolakoa izaten ari den azaldu du elkarrizketa batean. Aldizkariak hidrogenoaren ekosistemari buruzko txosten berezia ere badu.

Irakurri “Gaztelu Berri”-ren azken zenbakia, hemen.