La Arena hondartzako uraren kalitatea “bikaina” da, bai Muskizen eta bai Zierbenan, beraz, bainua librea da. Hala ziurtatzen du Iraunkortasun eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin lankidetzan, egindako Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolak.
La Arenaz gain, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe (Solandotes), Atxabiribil-Arriatera, Muriola, Plentzia, Gorliz, Armintzekoalde, Bakio, Aritxatxu, Laidatxu, Laidako itsasadarraren ingurua, Lagako erdialdea, Ea, Isuntza, Karraspio eta Arrigorriko urak ere “bikainak” dira.
Las Arenasen, Laidako itsasoaren eremuan, Lagako eskuinaldean eta Ogellan kalitatea “ona” da, baina Las Arenaseko hondartzan debekatuta dago ezkerreko aldean bainatzea, araudian ezarritako irizpide mikrobiologikoa ez betetzeagatik.
Gogoratu beharra dago uneoro errespetatu behar direla COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak.
Hondartzen okupazio-maila, hemen.