Bilboko portuak itsas-kutsadurari aurre egiteko bere Barruko Itsas Plana probatu du

30 lagun inguruk parte hartu zuten atzo Portuko Agintaritzak koordinatuta Bilboko Portuko itsas-kutsaduraren aurka eginiko simulakroan.

Kutsaduraren aurkako hesiak zabaltzeko ariketa A4 kaian egin zen, ‘Txurruka II’ atoiontziaren, Amarratzaileen txalupa baten eta Ibaizabalgo atoiontzi baten parte hartzearekin. Bertan probatu ziren istripuzko itsas-kutsaduraren aurkako Barruko Itsas Plana eta eragile ezberdinen arteko koordinazioa.

Bilboko Portua Estatuko portu sisteman buruetakoa da salerosgai arriskutsuek eragindako balizko istripuei emandako erantzun gaitasunean. Gainera, era honetako emergentziei aurre egiteko bitarteko propio gehien dituen gune europarretakoa da, eta simulakroen bitartez probatzen ditu noizbehinkako saioekin.

Portuko Agintaritzak lau edukiontzi ditu euste-hesiekin, 1.650 metro luze direnak, eta horiei gehitzen zaizkie enpresa industrialen hesiak, gune berberorretan daudenak, Petronorrena esaterako, eta baita Ibaizabal amarratzaileak eta atoiontziak ere.