Emiliano López Atxurra: “hidrogenoa da industria deskarbonizatzeko gakoa”

Emiliano López Atxurra, gaur, Radio Euskadin.
Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak egungo egoera ekonomikoa aztertu du Radio Euskadiko Boulevard Informativo saioan:  “pandemiak industriaren berrantolaketa bizkortu eta krisi ekonomiko globala eragin du”,  esan du.

Lopez Atxurraren hitzetan,  “oso urte gogorrak datozkigu”,  izan ere,  “mundua berrantolatzen ari da”  eta, egoera honetan,  “datorkigun mundu berri horretara nola egokitu ikasi behar dugu”.  Horretarako,  “serio lan egin beharra dago”,  haren iritziz,  “teknikoki sendoak diren proiektuekin, ikuspegi estrategiko sendo batekin eta geure buruarekiko konfiantzan oinarrituta”. 

Euskadiko industriaren historiarako mugarria ezarriz Bilboko portuan eraikiko den hidrogeno-instalazioari dagokionez, argi utzi nahi izan du  “hemen eraikitzearen arrazoia geografikoa dela”,  deskarbonizazio-estrategiari atxikitakoa,  “lehiakortasun-faktorea baita”.

Petronorreko presidenteak argitu duenez,  “hidrogenoa da”  industria deskarbonizatzeko gakoa eta, haren ustez, enpresek  “ez lukete funtsen arabera inbertitu behar, lehiakorrak izateko baizik”.

Gainera, ‘mix energetikoa’  “funtsezko elementua”  dela ohartarazi du, eta horren barruan, energia berriztagarriek  “funtzio bat dutela”  adierazi du,  “baita urtarokotasunaren arazoa ere”.  Azaldu duenez, hidrogenoa, gasarekin batera,  “faktore estrategikoa da energia biltegiratzeko eta urtarokoa egonkortzeko”,  eta, horren bitartez,  “segurtasun energetikoa”  sortzeko.

Elkarrizketa osoa, hemen.