Imaz: “Espainiak gaitasun industrial eta teknologikoetan oinarritu behar du deskarbonizazio-estrategia”

Josu Jon Imaz.
“Espainiak bere gaitasun industrial eta teknologikoetan oinarritu behar du deskarbonizazio-estrategia, horixe izango baita enpresa-sare lehiakor eta berritzailea bultzatzeko modua”,  Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariaren esanetan, eta halaxe adierazi du Taldeak Espainian dituen proiektu industrial eta teknologiko berrien aurkezpenean, 2050ean zero isurpen garbi izateko konpromisoari jarraiki.

Gainera, Imazek azaldu duenez,  deskarbonizazio-modu guztiak baliozkoak eta osagarriak dira, eta horiek guztiak sustatzeak, bat bera ere baztertu gabe, trantsizio energetikoa bizkortu eta susperraldi ekonomiko azkarra lortzen lagunduko digu gizarte bezala, koronabirusak eragindako pandemiaren egungo egoerako beharrei erantzunez”.

Repsoleko kontseilari ordezkariak Cartagenako findegian eraikiko den bioerregai aurreratuen instalazioaren garrantzia nabarmendu du gaur prentsaurrekoan:  “ekimen honen bitartez, Repsolen bultzada sendoa eman nahi diogu karbono-neutraltasunerako bidean giltzarrizkoa izango den ibilbide teknologiko berri bati, beste arlo batzuetan abiarazi ditugun proiektuekin batera: energia-eraginkortasuna, isurpen baxuko elektrizitate-sorkuntza, hidrogeno berriztagarria, ekonomia zirkularra, erregai sintetikoak eta CO2aren atzipena, erabilpena eta biltegiratzea, besteak beste”.

Estatuan aitzindaria den isurpen baxuko bioerregai aurreratuen lantegi honek urtean 250.000 tona hidrobiodiesel, biojet, bionafta eta biopropano ekoizteko gaitasuna izango du, eta 2023an martxan egotea aurreikusi da.

Lantegiak birziklatutako lehengaiak erabiliko ditu hegazkinetan, kamioietan nahiz autoetan erabiltzeko moduko bioerregai aurreratuak ekoizteko ditu, eta horri esker, urtean 900.000 tona CO2 murrizteko aukera izango du. Instalazioak 188 milioi euroko inbertsioa beharko du, eta abangoardiako teknologia eta soluziorik eraginkorrenak bilduko ditu.

Inbertsio honen bitartez, Repsolek, 2050ean zero isurpen garbia duen konpainia bihurtzeko konpromisoari jarraiki, trantsizio energetikoaren arloko eragile garrantzitsu gisa duen pisua indartuko du, baita garraiorako ekoerregaien giltzarrizko hornitzailetzat duen garrantzia ere, ekonomia zirkularrean oinarrituta.