Akordio honi esker, Repsol Solifyko bezeroek lehentasunezko interes-tasa eta 10 urtera arteko amortizazio-epea izango dute, oso modu arin eta errazean egiten den izapide luzerik gabeko kreditu-modalitate baten bidez.
Repsol Solifyk “giltza eskura” erako soluzio errentagarri eta eraginkorra eskaintzen du, etxebizitzen zein negozioen teilatuetan eguzki-plakak instalatzeko. Horren barruan sartzen dira lizentzien kudeaketa nahiz instalazioa legeztatzeko tramiteak, baita panelen muntaketa ere, kalitateari eta segurtasunari dagozkien estandarrik zorrotzenen arabera, edota instalazioaren urruneko monitorizazioa, une oro egoera onean dagoela ziurtatzeko.
Autokontsumoak dakartzan berezko aurrezkiez gain, Solifyk 5 zentimoko ordainsaria gehituko du jabeak ekoiztu eta kontsumitu gabe utzitako eguzki-energiaren kWh bakoitzeko, eta 5 euro hilean urtebetez Repsolek telefono mugikorrarekin ordaintzeko abian duen Waylet aplikazioan.
Aliantza honek beste aurrerapauso bat ekarri du Kutxabankek iraunkortasuna sustatzeko eskaintzen dituen finantza-produktuen katalogoan.
Repsolentzat, energia berriztagarriaren sorkuntza eta autokontsumoa CO2ren intentsitatea murriztearen aldeko apustua da, zero isurpen garbi dituen konpainia bihurtzeko helburuari begira. Horren harira, Solmatch deritzon Espainiako lehen eguzki-komunitate handia abiarazi du, sorkuntza banatua sustatzeko.