Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak mahai-inguru batean hartu du parte goizean Galizian, La Toja Foroan, covid-19ak eragindako krisi globalaren osteko berreraikuntzaz mintzatzeko. Bertan esan duenez, “pandemiak azkartu egin ditu jada abian zeuden prozesuak eta 2030a 2020an agertu zaigu bat-batean”.
Krisi egoerari aurre egiteko “ahaleginean, etorkizun-gosean oinarritutako konfiantzaren alde” agertu da. López Atxurraren ustez, “oinarri industrialik gabe, oinarri teknologikorik gabe, europar ekosistema tekno industrialaren egituraketarik gabe ezinezkoa izango da egitea” eta, Espainiari dagokionez, “gure seme-alaben etorkizunerako axola duten gauzez mintzatzea” aldarrikatu du, aktibo propioak nabarmenduz. Testuinguru horretan, “berreraikuntza planak formazioarekin lotzea” eskatu du.
La Toja Foroa erreferentziazkoa da eztabaida intelektual eta akademikoan, ideien eta esperientzien elkartrukea bilatzen duena. Bigarren edizio hau atzo inauguratu zuen Felipe VI. Erregeak eta bihar itxiko du Gobernuko presidente Pedro Sánchezek.