Hitzaldian zehar, López Atxurrak argi utzi du sistema urbanoak trantsizio energetikoan duen garrantzia. “Trantsizio energetikoa gu guztiok murgilduta gauden iraultza teknologiko eta industrialaren ondorioa da. Iraultza horrek munta handiko inpaktua du planetaren urbanizazio-prozesuan”.
Haren hitzetan, “ez dago trantsiziorik indar tekno-industrialik gabe. Eta ez dirudi gai hau agenda publikoan serio sartuta dagoenik. Hitz egin dezagun behingoz zintzotasunez, horixe baita Estatuak Europar Batasun Energetikoan duen erronkari aurre egiteko eta indar tekno-industriala finkatzeko modu bakarra. Hori are aplikagarriagoa da Euskadin, mugaz gaindiko ikuspegia duen eskualdea baita, eta gainera Euskadiren energia arloko historia Espainiaren energia arloko historia da”.
Petronorreko presidenteak azpimarratu duenez, trantsizio energetikoak energia arloko protagonismoa emango die berriz ere sistema urbanoari eta hiriei, “horiexek baitira trantsizio energetikoaren gidoia garatzeko arima eta agertokira”, eta Bilbo aipatu du espreski Europako erreferentzia-eredutzat.
Ikuspegi horretatik, mugikortasun iraunkorra eta konektatua, sorkuntza banatua, energia-eraginkortasuna… “trantsizioaren zutabeak” dira, haren esanetan, baina trantsizioa ezinezkoa izango da, “baldin eta energia-mundu zaharrari dagokion arau-esparrua oso-osorik berrikusten ez bada”.