Ricardo Barkalak Petronorren hidrogeno planta berria nabarmendu du 2020-2024 enpresa-planaren inbertsioen artean

Francisco Toledo Estatuko Portuen presidentearekin 2020-2024 enpresa-plana adosteko izandako bideokonferentzia bidezko bileran, Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidenteak Petronorrek hidrogenoa sortzeko eraikiko duen planta berria nabarmendu du.

Euskal portu erakundearen 2020-2024 enpresa-planaren barruan, 206 milioi euro baino gehiagoko inbertsio publikoa eta 79 milioi euro baino gehiagoko inbertsio pribatua egongo da Bizkaiko portuan. Inbertsio pribatuen artean, Petronorri esleitutako erregai sintetikoen planta dago, hidrogeno berdea oinarri duena, eta ingurumen ebaluazioaren izapidean dagoena.

46.700 m2 baino gehiagoko lursail batean eraikiko da, 67 milioi euroko inbertsioaz, lehen fasean, eta hidrogenoa sortzeko munduko plantarik handienetako bat izango da.