Simulakroa Petronorren Itsas-terminalean

Bihar, urriak 15, goizean zehar, larrialdi simulakroa egingo da Lucero lurmuturreko Itsas Terminalean.

Simulakro honen helburua, Petronorren Itsas Terminalaren Portuko Instalazioak Babesteko Planaren (PIBP) araberako jarduketa-prozeduren eraginkortasuna egiaztatzea da, baita Autobabeserako Plana eta Petronorren erantzunaren koordinazioa ere, bai bertako langileen artean, zein kanpokoen artean (Portuko Agintaritza, inguruko enpresak eta segurtasun-indarrak).

Bestalde, ostegunetan, 12:00etan, izaten den Petronorren sirenak aktibatzeko proba ez da egingo, simulakroa egin bitartean probatuko direlako.