Hiru minutuko ikus-entzunezko honek murgiltzen du bisitaria El Pobaleko burdinolan 2019ko uztailean inauguratu zen erakusketan. Erakusketa Bizkaiko burdingintza tradizionalari lotutako ondarearen ikuspegi orokor eta eguneratua eskaintzeko gauzatu zen.
Veneziako Citadella GEO FILM jaialdiak ingurumena eta lau elementuak (lurra, airea, sua eta ura) ditu ardatz. El Pobaleko burdinolari buruzko ikus-entzunezko lana lau saritarako izendatuta dago: zuzendari onena, gai onena, gidoi onena eta publikoak erabakitzen duen jaialdiko sari nagusia, Premio Internazionale di Cinematografia “The Golden Earth” deritzona.
El Pobal jendearentzat irekita dago 2004az geroztik, eta industriaren aroaren aurreko Bizkaiko bi jarduera garrantzitsu (burdingintza eta errotaritza) islatzen dituen museo bizia bihurtu da. 2006ko azaroan, Txinako Hangzhoun hirian ospatutako LivCon Awards lehiaketan, 3. saria eta urrezko saria jaso zituen “Environmentally Sustainable Project” kategorian, ondarea berreskuratu eta ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra den proiektua izateagatik.