Elias Unzueta, Hidrogenoaren Foro Sektorialaren koordinatzailea

Petronorrek Hidrogenoaren Foro Sektoriala koordinatuko du Energia Klusterrean, Elias Unzueta buru izanik.

2021ean Hidrogenoaren Foro Sektoriala sortuko da Energia Klusterraren barruan eta Petronor Innovacioneko kudeatzailea den Elias Unzueta izango da koordinatzailea. Muskizko findegiaz gain, hidrogenoaren ekonomiaren aplikazioekin lotutako kluster-elkarte batzuek ere parte hartuko dute Foro Sektorial berrian. Era berean, Energia Klusterra harremanetan jarriko da, banan-banan, inongo klusterri atxikita ez dauden entitateekin, Foro Sektorialeko parte-hartzeari eusteko aukera baloratzeko asmoz.

Hidrogenoaren Teknologien Lantaldearen azken bileran, Elias Unzuetak bertaratutakoei eskerrak eman eta sineste osoa azaldu zien hidrogenoa Euskadin garatzeak dakarren erronka eta aukeraren garrantziaz, 2020an Lantaldearen barruan izandako parte-hartze, irekiera eta inplikazioari eustera animatu zituelarik.