“Gaztelu Berri”-ko 100. zenbakia, online

"Gaztelu Berri"-ren 100. zenbakia.
“Gaztelu Berri” aldizkariak ehun ale bete ditu, eta Mikel Ortiz de Arratia sortzaileari egindako elkarrizketaz gainera, findegiarekin zein ingurunearekin lotutako hainbat gai biltzen ditu. 100. zenbakia, gainera, online dago eskuragarri petronor.eus webgunean.

Hidrogenoaren proiektuaren inguruan, Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa; 2020ko Urteko Jardunaldia; Iberquimia Sarietan findegiak lortutako saria; Ezkerraldeko Deia Hemendik Sariak; Energiaren Estatu idazkariaren bisita; elizbarrutiko eraikinetan eguzki-energia sustatzeko Gotzaindegiak eta Petronorrek sinatutako hitzarmena, eta LH beken deialdi berria dira, besteak beste, “Gaztelu Berri”-ren azkeneko alean biltzen diren gaietako batzuk.

Aldizkari osoa irakurtzeko deskargatu itzazu, hemen.